Paula Kasares: "Euskarak udalerri euskadunak behar ditu. Euskarak UEMA behar du"
2023-03-14
Datorren martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian. 100 udal baino gehiago izatera iritsiko da, eta behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian. Udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko herri honek egin duen ahalegina ikusaraztea eta omentzea da ekitaldiaren helburua.
Ekitaldiaren atarian, Paula Kasares soziolinguista, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle, euskaltzain eta Nafarroako Gobernuaren Euskarabideko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariaren hitzak bildu ditugu, UEMAren garrantziaren inguruan. Besteak beste, UEMA sendoa eta zabala baldin bada euskara ere sendoa eta zabala izanen dela nabarmendu du.