PRENTSAURREKOA| Ezker Abertzalearen eraso politikoak salatu ditu Mugimendu Sozialistak

2022-06-06
Larunbat gauean Donostiako Alde Zaharrean Mugimendu Sozialistako militanteen aurkako "lintxamendu bat ekidin" zutela argitzeaz gain, Mugimendu Sozialista sortu zenetik Ezker Abertzaleak izan duen jarrera "bere existentzia ukatu eta berau suntsitzen saiatzekoa" izan dela gogorarazi dute. Ofentsiba hori, baina, azken hilabeteetan biziagotu egin dela azaldu dute, eta, besteak beste, Mugimendu Sozialista "espazio publikoetatik kanporatzeko hautua" egin duela. Hainbat txosnagunetan jasandako beto politikoak jarri dituzte adibidetzat, baina militantzia sozialistaren aurkako erasoak askotarikoak izaten ari direla zehaztu dute. "Kaleetako tentsioa jaisten laguntzeko eta benetan inori interesatzen ez zaion tentsio eszenatoki orokortu bat ekiditeko" prestutasun osoa erakutsi du Mugimendu Sozialistak, baina horretarako, ezinbestekotzat jo du "militantzia komunistarako baldintzak" bermatuta egotea. Horregatik, hainbat marra gorri zehaztu ditu, eta zenbait exijentzia egin dizkio Ezker Abertzaleari.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak