LEKUKOA bilduma berriaren aurkezpena
80.eko hamarkadako istorio bat neska gazte baten begietatik.
Larraitzek ezin zuen imajinatu piper egin zuen arratsalde hartan ikusitakoak bizitza aldatuko ziola.
Maitasun istorio bat, bizitza itzulipurdikatuko dion muturreko egoera bat… eta konplize bakarra.
LEKUKOA sailak ez dakar autobiografia izpirik, baina esperientziatik kontatuta dago, Larraitz protagonista bezain galduta, amorratua eta bakartua sentitu zelako idazlea bera ere, 16 urte zituenean.