UGASS proiektuaren emaitzak

2023-05-22
Irutxulo.hitza.eus | Itsas Enara Ornitologia Elkarteak UGASS proiektua garatu du Donostian, udalaren laguntzarekin. Proiektuaren helburua Donostiako eraztun berdean bizi diren ugaztunak erregistratzea zen, eta mugimenduarekin aktibatzen diren kamerak jarrita egin dituzte erregistroak, 2022ko ekainetik 2023ko apirilera, 24 orduz. Guztira, hamalau meso eta makro ugaztun espezie guztira erregistratu dituzte, eta horietako lau interes berezikoak dira kontserbazioaren ikuspegitik, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta baitaude: igaraba (arriskuan), lepahoria (arraroa), basakatua (interes berezikoa) eta ipurtatsa (interes berezikoa). Eremu hauetan egin dituzte laginketak: Igeldo, AƱorga-Igara, Oriamendi-Barkaiztegi, Antondegi, Altza, Ulia, Zubieta eta Landarbaso. Espezie hauek erregistratu dituzte Donostiako naturaguneetan: triku arrunta, mendi untxia, katagorri arrunta, basakatua, katajineta, igaraba arrunta, lepazuria, lepahoria, azkonar arrunta, erbinudea, ipurtatsa, azeri arrunta, orkatza eta basurdea. Bideoa: Itsas Enara Ornitologia Elkartea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
224