Bideoanalisia: Emakume futbolariak, grebara

2019-10-23
www.berria.eus | "Ezin gara urtean 8.000 eurorekin bizi". Espainiako Lehen Mailako emakume futbolariak grebara doaz, eta greba mugagabea izango da. Lanaldiaren iraupenean dago gatazka. Jokalariek euren lanaldia gutxienez %75ekoa izatea nahi dute. Klubek, berriz, %50ekoa. Jokalariek garbi dute puntako futbolari izateko 24 orduz izan behar dutela futbolari, eta argudiatu dute lesionatzen badira, eguneko 24 orduetarako lesionatzen direla.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak