Bihotzean badago toki bat (Markos Untzeta)

2018-06-21
Bideo originala:https://www.youtube.com/watch?v=SWcV33U5eu0 Falconek, Josu Eizagirrek eta hirurok bideo hau prestatu dugu Altsasuko gazteen inguruan izan diren gertakariak direla eta. Justizia eta epai proporzionatu bat eskatzen duten adierazpenekin bat egiten dugu. Bide batez, babesa eta elkartsuna ere eskaini nahi dizkizuegu epaitutako gazteoi, bai eta zuen senitarteko, lagun eta ingurukoei. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Bihotzean badago toki bat odola hotz dabilena behin bertan egon eta gero gauzak erabat aldatzen dira Lerro zuzen eta okerra han erraz nahasten dira batzuetan ez dago garbi bien arteko aldea zein den Lur hotz eta anker hori zugandik ihesik ba ote da? Iraganaren zuhaitz ustela orainaren lore berriak lehian elkarrekin dabiltza baina jokoa garbia al da? Lur hotz eta anker hori zugandik ihesik ba ote da?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak