www.berria.eus | Sua piztu da Sehaskaren egoitza nagusian, Kanbon. Suhiltzaileak heldu direnean eraikinetik aterarazi dituzte barruan zeuden lau langileak, eta sua itzaltzeko lanetan hasi dira. Artxibategia, sukaldea eta Herri Urratserako materiala gordetzen dituzte sutea piztu den tokian. Suhiltzaileek ohartarazi dute kalte materialak handiak direla.