Berdintasunerako 4/2005 Legearen aldaketarako aurreproiektuaren zirriborroaren aurkezpen

2019-04-03
Berdintasunerako Legearen aldaketarako aurreproiektuaren aurkezpen eta partehartze saioak antolatu ditu Emakundek. Emakundek jendarteari irekitako saioak antolatu ditu Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen eraldaketarako zirriborroari ekarpenak egiteko. Gaur, martxoak 25, Vitoria-Gasteizen ehun pertsona inguru bildu dira, pasa den martxoaren 20an antzerako saio bat egin zen eta gaur arratsaldean bertan beste saio bat aurrera eramango da Bilbon, zeinetara ehundik gora pertsonen parte hartzea espero den. Emakunde lanean ari da azken urteotan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen erantzuna hobetu eta indartuko duen tresna arauemaile bat prestatzen. Horretarako, 2017an eta 2018an zehar egin zen parte hartze prozesua funtsezkoa izan zen erronkak eta hobekuntza-guneak identifikatzeko, baita horiei aurre egiteko lege-formula egokiena zein den argitzeko ere. Egindako lan horren emaitza da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren zirriborroa. Zirriborro hori, Emakunderen Zuzendaritza-Kontseiluak 2019ko martxoaren 6an egindako bileran aurkeztu zen. Aurkezpena egin eta gero, martxoaren 12an entzunaldia eta jendaurreko aldia ireki zen eta apirilaren 12ra arte luzatuko da. Aurreproiektuan interesa izan dezakeen edozein pertsona, eragile edo erakunderi zabalik dauden saio hauetan aurreproiektuaren aurpezpen bat egin da eta baita ekarpenak egiteko baliabideak eta epeak gogoratu egin dira ere. Azken hauek Irekian egin daitezke, Emakunderen webgunearen bitartez edo posta elektronikoz (emakunde.legealdaketa@euskadi.eus), edota postaz bidaliz: Manuel Iradier 36, 01005 Vitoria-Gasteiz. Argibide gehiago: http://emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2019/03/parte-hartzeko-saioak-emakume-emakumeen-eta-gizonen-berdintasunerako-legearen-eraldaketarako-zirriborroari-ekarpenak-egiteko/ Egin zure ekarpenak: http://www.emakunde.euskadi.eus/politika-publikoak/-/informazioa/esparru-juridiko-orokorra/ * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da Begira Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak