Gasteizko Gaztetxeko 30 urte liburuaren aurkezpen ekitaldia [Osorik]

2018-05-23
Borroka baten transmisioa, borroka berriak elikatzea xede. Maiatzaren 12an aurkeztu zuten Gasteizko Gaztetxearen 30 urteko bizitza jasotzen duen liburua, Gaztetxean bertan. Hemen duzue kronika. Aurkezpen-ekitaldia 13.30tan zegoen deitua. Ordurako, giro ederra zegoen Muinoko Etxearen patioan. Laurden gutxitan Gaztetxearen ahotsa ailegatu zen inondik, ekitaldiaren dinamizatzaile lanetan goiz batez bozgorailuak okupatuta: “Eguerdion. Hastera goaz, isiltasun pixkat kaguendiox gaztetxerak ematen duzuela! 30 urte bizitza okupira jaio nintzenetik. Arraioa, nork esango zidan orduan. Gogoratzen?”. Eta 80ko hamarkada eta Gazte Asanbladaren lehendabiziko urratsak aletzen zituzten grabaketa labur batzuen ostean, adin ezberdinetako gaztetxeroak igo ziren oholtzara. [...] www.argia.eus/albistea/borroka-baten-transmisioa-borroka-berriak-elikatzea-xede
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak