46. Eibarko Antzerki Jardunaldien aurkezpena

2023-01-23
Gaur goizean aurkeztu dituzte XLVI. Eibarko Antzerki Jardunaldiak udaletxeko Udalbatza aretoan Jon Iraola alkateak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Maria Jose Telleria Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak. Eibarko Udaleko Kultura sailak Narruzko Zezen eta Uni elkartearekin elkarlanean antolatu duen egitarauak, beti bezala, era guztietako antzezlanak ekarriko dizkigu Eibarrera. Aurten, gainera, Hezkuntza Esparruko aretoa berreskuratu dute eta, beraz, Coliseo antzokian eta Unibertsitate Laboralean, bietan eskainiko dira programa osatzen duten lanak. Otsailaren 14an hasiko dira Antzerki Jardunaldiak, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreen eskutik 19:00etan Coliseon hasiko den “Los papeles del teatro” izenburuko hitzaldi-solasaldiarekin. #antzerkia #antzerkijardunaldiak #eibarkokultura #narruzkozezen #coliseo #hezkuntzaesparru #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak