Maravillas (Leizeak)

2020-02-18
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Urtarrila, Maravillas Gaztexea hustu zutenaren urteurrenaren hilabetea. Iruñeko Alde Zaharra iluntasun batean murgildu zen. Hala ere, musika gertatutakoa salatzeko tresnatzat daukagulako, hona hemen bere omenean egindako abestia. Isilarazi nahi izan gaituzten arren borrokan jarraituko dugulako. OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA DELINKUENTZIA! LETRA: [EUS] Landare txiki bat atera zen Iruñeko bihotzean Txikia zen baina bazituen Lurpean sustrai sendoak Landarea hazten hasi zen Zuhaitz bihurtu arte Hostoak, fruituak, loreak... Denetarik hasi zen ematen Hostoak arimak berotzeko Loreak mundu goibela irribarrez betetzeko Fruituak gose direnak asetzeko Maravillas, Maravillas Florecika de Nabarreria Saiatu ziren itzaltzen zure kolore guztiak. Maravillas, Maravillas Lurperatu nahi gintuzten baina haziak garela ahaztu zuten. Zuhaitzari adarrak moztu Eta argia kendu zioten. Orain bere adar berriak Dira sendo eta handiak. Ez dago munduan Bele beltzik Guk landatutakoa Suntsituko duenik. Haizea gure alde dugulako Gure indarra zabaltzeko Oinarriak gogor finkatzeko Maravillas, Maravillas Florecika de Nabarreria Saiatu ziren itzaltzen zure kolore guztiak Maravillas, Maravillas Lurperatu nahi gintuzten baina haziak garela ahaztu zuten Maravillas, Maravillas Lurperatu nahi gintuzten baina haziak garela ahaztu zuten
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak