Kazerolada Tolosan La Manadaren epaia gaitzesteko

2018-06-21
La Manada kasuko bost zigortuak baldintzapean aske utziko dituztela-eta, Tolosaldeko Asanblada Feministak bat egin du Euskal Herrian eta Espainian sortu den salaketa uholdearekin; ehunka pertsona batu dira Trianguloa plazako kazeroladara. Kazoletan lehertu dute amorrua, Tolosan | Ikusi handiago | Argazki originala Sanferminak hasteko bi asteren faltan, Nafarroako Auzitegiaren erabakiak zartako galanta eman die, gaur, lerroburuei: 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonezkoak aske geratuko dira, baldintzapean, defentsak eskatu bezala. Apirilaren 26a zen, La Manada auziaren epaiak hautsak harrotu zituenean, eta gauza bera gertatu da, gaur, baldintzapeko askatasunaren berriarekin. Euskal Herriko hiriburuetan auzitegiaren erabakia zabaldu ahala deitu dituzte hitzorduak, eta Tolosaldeko Asanblada Feministak bat egin du haserre kolektiboarekin: kazolatan zartakoz lehertu dute haserrea. Ia errutina bilakatzen ari izanagatik, Tolosako Trianguloa plazako deialdira batu dira ehunka herritar, Nafarroako Auzitegiaren epaia ozen gaitzestera. Zabaldu artikulua: twitter facebook Editorea zara: Editatu Erantzun Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Ataria bezala erantzutera zoaz
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak