#Alternaktiba II. Azoka Hernanin

2017-11-08
Abenduaren 2an, 11:00-15:00, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izango da Hernanin, #Alternaktiba Azoka. Plaza Berrian egingo da (euria eginez gero, Atsegindegin). Azokaren helburua da Beterri-Buruntzako herritarrei erakustea egun dituzten kontsumo behar nagusiak (elikadura, energia, telekomunikazioa, finantzak etab.) ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan kokatzen diren alternatiba ekonomikoen bidez ase dezaketela. GUNEAK: -Kontsumo arduratsuaren gunea: energia berriztagarriak, finantza etikoak eta teknologia eta telekomunikazioa zerbitzu alternatiboak. -Koopfabrika gunea: ekintzailetza sozialeko programaren gaineko informazioa lortu eta izen emateko aukera egongo da. -Euskalgintzaren, kulturgintzaren, ekonomia sozial eta eraldatzaileko enpresa sareen, unibertsitateen eta Lanbide Heziketen gunea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak