Gure Irratia dokumentala – 40 urtez euskarari ahotsa emanez

2021-12-11
1981ean abenduaren 24an, Milafrangan Ernest Hirigoien-en etxean Xabier Leteren Nafarroa Arragoa hedatu zuten irratilari berri batzuk. Gure Irratia osoki euskaraz emititzen zuen irratia sortu zuten Lapurdin. Baionan egon ondoan gaur egun Uztaritzetik hedatzen ditu bere emankizunak, ahotsak, irratiak, Euskal Irratiak sareko kide diren beste lankideekin Ipar Euskal Herriko biztanleei euskarazko hedabide bat eskainiz. 40 urteen kari, irratia egin eta egiten dutenei ahotsa eman diegu dokumental honetan. Hizlariak : Xipri Arbelbide – Luzien Etxezaharreta – Naroa Gorostiaga – Olatz Idoate – Marga Forestier Dokumentalaren egilea : Sabina Hourcade (sabinahourcade.com) Musika : Giranice (giranice.bandcamp.com) Gure irratia ezagutzeko eta laguntzeko : www.gureirratia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak