Geroa zugan: geure mundua kontatzeko

2017-12-04
www.berria.eus/geroazugan Informazioa eskubide bat da. Askatasuna egon dadin, zer gertatzen den jakin behar dugu. Mundua den korapiloa ulertzeko, beharrezkoak dira tresnak, tresna independenteak Kazetariak, erredakzioak, Informaziorik gabeko gizartea, gizarte lotua da, iluntasunera kondenatua. Gogorki, krudelki erremediorik gabe. Non, zer, nork, nola, zergatik, zertarako... funtsezko galderak dira, hil ala bizikoak. Eta komunitate guztiek dute mundua beren hizkuntzaren kristaletik ikusi eta kontatu beharra , eta eskubidea. Geuk ere, euskaldunok, eskubidea dugu geure mundua ezagutzeko, kontatzeko. 1990ean egia bilakatu genuen amets bat Euskaldunon Egunkaria sortu genuenean. Baina ez da erraza izan. Arazo franko ezagutu ditugu. Eta kolpeak ere bai. Baina ez genuen etsi, ez genuelako nahi, eta ezin genuelako. Geure buruari zor geniolako Eta munduari. Bai, geure hizkuntzan egindako komunikabideak behar ditugu . Loturarik eta katerik gabeak. Geure egiak, geure bizitza, eta geure esperantzak kontatzeko. Ez dugu ukatuko garai zailak direla guretzat, sasoi latzak bizi dituela gizartea informatzeko ezinbestekoa den kazetaritza honek, geureak. Eta laguntza behar dugula ataka honetatik ateratzeko Denon laguntza. Geurea, zeurea, eta gure ardura daukaten erakundeena ere bai. Gureak, denonak diren erakundeena. Horregatik, orain, hemen, BERRIAlagun egitea eskatzen dizuegu, zeuen konpromisoa, geure emaria delako. Bai, informazioa eskubide bat da, alperrik galdu ezin dena. Galera handiegia litzateke, mundua den korapiloa ulertzeko; geure mundua kontatzeko, kantatzeko, ospatzeko. Geroa Zugan. Izan BERRIAlaguna: www.berria.eus/geroazugan ---- Egileak: Lander Garro eta Haritz Arrizabalaga Makillajea: Maria Vallecillo
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak