Musika, letra eta gitarra: Alex de Isusi
Baxua: Aitor Ramallo
Bateria: Alain Beaskoetxea
Bibolina: Mikel Zarate
Akordeoia: Jon Perez
Ahotsak: IƱaki Bilbao eta Julene Beaskoetxea
Letra:
Izkutaketan hasi dira hitzak
sakabanatu dira auzo guztietan
Arriaga ta asuan
baita Astrabaduan
Lutxana Enekurira heldu dira
Goikoak entzun ditu albotik lasterka
Goierri ta Altzagak baso eta kaleetan
Nork aurkituko ditu galdurik badaude?
Zuk zeuk, bazaude euskara egiteko prest!
Erandio ahobizi,
aho guztietatik igarotzen dira
hitzak jolasean,
elkartuz piztu dute hizkuntza: Euskara
Erandio belarriprest,
belarri guztietatik igaro dira
hitzak jolasean,
ulertuz bizia lortu du euskarak
Begi hutsez ikusi ezin diren arren
belarriak luzatu ta hortxe dauzkazue
saltsan ibiltzea atsegin dutenez
ekartzazu ahora beldurrik gabe!
[Leloa]
Hitza da hezkuntzaren hazia,
hizkuntzaren sustrai bizia
ortziko izarren gisara
piztu dezagun gizadia
Izan gaitezen belarriprest
kimu berri baten indarrez
Izan gaitezen ahobizi
hostoa ximeldu aurretik
[Leloa]