Heldu da ordua: igande honetan, erabakitzera goaz!

2017-05-05
'Erabaki, zertarako?' galderaren inguruan, Euskal Herriko eta Kataluniako herri galdeketen esperientzien inguruko solasaldia izan da Zarautzen, Zarahitz herri ekimenak antolatuta. Olatz Peon (Tolosako alkatea. EAJ), Julen Mendoza (Errenteriako alkatea. EH Bildu), Lluc Salellas (Kataluniako 'Ara és la hora' kanpainako kidea eta CUPeko hautetsia Gironako udaletxean) eta Zelai Nikolas (Gure Esku Dago-ren bozeramailea) aritu dira solasean, Samara Velte kazetariaren gidaritzapean. Guztiek, igandean bozkatzeko deia egiten dute bideo honetan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak