JOSELU ANAYAK - ASTIRO ASTIRO - ZUZENEAN

2017-08-02
Erromerietan hasi zenetik 40 urte betetzen direnean, Araiako Joselu Anayak talde mitikoak, BETI eta BETIKO izenburua daraman disko berria aurkezten du oraingoan, zortzigarrena. Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa, anaiak izateaz gain, musikari apartak dira eta, euren moduan, gure herri txikietako bizimodu sotil eta lasaia aldarrikatzen dute, bertako jaietako giroan bereziki murgiltzen direla. Pasodoble, bolero, bals, kalejira, fandango, mexikana, rantxera, kunbia, merenge, ska, rock, reggae…. Joselu Anayak taldearen eskaintza esparru zabal batean mugitzen da, adinezberdinetako publikoa dantzan jartzeko helburuarekin: solte zein arrimatuan. Irudiak Araia herrian EITB-k antolatutako erromeria batean grabatu dira. 2017ko Ekainaren 24an ETB 1-ek emitituko du saio osoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak