ZEINKE - 20 urte Harriketarrek /// (KARABIE Gaztetxearen 20. urteurrena)

2019-10-07
Lemoako KARABIE Gaztetxeak 20 urte betetzen ditu. ZEINKE taldeak jarri dio doinua urteurrenari: "20 urte Harriketarrek" kantua 2019ko Irailean grabatu eta nahastu da Igorren (Bizkaia, EH), Endika Parraren gidaritzapean. Masterizazioa "The Room" (Bartzelona, Herrialde Katalanak) estudioan egin da. HITZAK: Bizitzako instante onenak inbertitu ditugu hemen utopikotzat geneukan hori irauli eta berpizteko, hemen gara! Karabi zaharreko pasioa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko lanari esker heldu gara izatera gaur garena 20 URTE BORROKAN, 20 URTE IKASTEN HAMARKADA BI KOLPEAK IRRIBARREZ JASOTZEN UNEAK ERAIKITZEN, BIZIMOLDEAK ALDATZEN DANTZA GABEKO IRAULTZETAN EZ DUGU PARTE HARTZEN 20 urte Harriketarrek, 20 urte Harriketarrek XX. mendearen mugan hasitako bidaia honen bizipenak distantziaz begiratu bihotzak buelta eman arte! 20 URTE BORROKAN, 20 URTE IKASTEN HAMARKADA BI KOLPEAK IRRIBARREZ JASOTZEN UNEAK ERAIKITZEN, BIZIMOLDEAK ALDATZEN DANTZA GABEKO IRAULTZETAN EZ DUGULA SINESTEN Babestuak sentitu gara hemen, maitatuak sentitzen gara hemen.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak