Nola egiten dira San Blas opilak? | ERREZETA | Edurne Zenarruzabeitia

2023-01-31
Arrate Kultur Elkarteak San Blas opilak egiteko ikastaroa eskaini zuen zapatuan Edurne Zenarruzabeitiaren eskutik eta bideo honetan pausoz pauso azaldu digu opilak nola egin. Hemen errezeta: OSAGAIAK (6 opil egiteko) • Dozena bat arrautza (hortik hiru zuringo hartu) • Irina: 2 kg • Azukrea: 750 g • Legamia: sobre bat • Koipea edo gurina: 150 g • Anis esentzia: hodi bat PAUSOAK 1- Osagaiak ondo nahastu eta oratu katilu batean. Irina pixkanaka joan botatzen eta, pixka bat gogorra dagoenean, estalki edo mahai gainean irina ipini eta nahasketa bertan bota. 2- Masa egin, eskuekin ondo nahastuz. Irina gehitzen joan, masak eskatzen duenaren arabera. Masa estalkian, mahaian edo eskuetan pegatzen ez denean, ondo egongo da. 3- Masa sei zatitan banatu eta forma eman. Forma emateko, irina bota eta botila edo arrabolarekin masa zabaldu. 4- Bi opil laban sartzeko prest daudenean, laba berotzen jarri (180º) eta, bitartean, blanketa egin. Horretarako, hiru zuringoak elur-punturaino irabiatu. Ondoren, azukre-hautsa bota eta 10 minutuz irabiatu. 5- Laba bero dagoenean (180º-190º), forma duten masa zatiak sartu 20 minutuz. Laba guztiak berdinak ez direnez, begiratzen joan behar da eta, zure gustura txigortzen denean, atera. 6- Labatik ateratzerakoan, opilak estalkiaren edo mahaiaren gainean jarri eta hoztu baino lehenago gainean zuria edo blanketa jarri koilararen atzeko aldearekin. Blanketa jarri ondoren, lehortzen laga ordu batzuetan (arratsaldean eginez gero, hurrengo eguneko goizera arte). #SanBlas #opila #Sanblasa #Sanblasak #Kultu #Eibar #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak