Klima eta ekologia krisia

2020-10-16
www.berria.eus | Urriaren 22ko Martin Ugalde foroak 'Klima eta ekologia krisia' hartuko du hizpide, 'Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian' Aleka bildumako liburu berrian parte hartu duten zenbait adituren eskutik. Haiekin batera arituko da solasaldian Iñaki Petxarroman kazetari eta liburuaren egilea, arazoaren atal bakoitza bereizi eta xehatzeko. Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta EHUko irakasleak hidrologiaz mintzatuko dira; Ibai Rico eta Eñaut Izagirre glaziologoek, izotz eta glaziarrei buruz; Naima el-Bani paleozeanografoak, berriz, iraganean izandako klima aldaketak eta gaur egungoa (antropikoa) aztertuko ditu; Unai Pascual eredu ekonomikoak behar duen eraldatze ekologikoaz mintzatuko da, eta Elisa Saenz de Murieta, azkenik, klima aldaketak kostaldean izan ditzakeen ondorioez arituko da.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak