#G7ez Milaka lagunek beste eredu politiko eta sozial aldarrikatu dute Hendaian
2019-08-24
G7ren aurkako kontragailurra manifestazio jendetsu batekin amaitu da gaur. Hendaia eta Irungo Ficoba lotu duen mobilizazioak milaka lagun bildu ditu. Muga gaindituz, kapitalismoari planto eta alternatibak eskeini dituzte G7 plataformako kideek egindako manifestazioan.