Pirata Setioko bertso saio musikatua

2020-08-10
Irutxulo.hitza.eus | Donostiako Piratek Trinitate plaza hartu dute astelehen honetan, zailtasunak zailtasun jai herrikoien garrantzia aldarrikatzeko. Goizean haurrentzako ikuskizuna eta arratsaldean JMartinaren kontzertua izan ondoren, bertso musikatuak egin dituzte Pirata Setioan, eta Trinitate plaza bete dute Piratek; gauean, Izan Pirata dokumentala proiektatuko dute. Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolariak aritu dira kantuan, eta euren bertsoetan aldarrikapenentzako zein umorearentzako lekua izan da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak