Euskararen Eguna 2015 Valentzian

2015-12-13
Euskararen Eguna Abenduaren 3an Valentzian Euskararen eguna behin berriro ospatu dugu Valentzian. Euskaldunitza´t izeneko ekintzarekin aurten ere euskaren aldeko ospakizuna izan du lekua Plaça del Pilar, Velluters auzoan. Kalera atera gara bizilagunengana hurbiltzeko asmoarekin, oraingo honetan gure hizkuntza erakusten eta gure hitz egiteko modua irakasten. Helburua, ongi pasa eta Euskal Herriko kultura azalarazi. Ospakizunean, jendearengana hurbildu gara eta Euskararen Eguna zer den azaldu ondoren, euskaraz zerbait esateko aukera eman diegu guregana hurbildu diren lagunei. Haiek asmatu, guk itzuli eta beraiek puxika batean idatzi eta gero, kamara baten aurrean ahozkatu dute haientzako hitz berri horiek, nola eta euskara beraiena bihurtzen momentu batez. Sormena, harridura, poza, jakinmina. denak sortutako fenomenoak Pilar plazan, abenduaren 3ko arratsaldean. Hurbildu diren lagunak valentziakoak nagusiki izan dira, baina ez horiek bakarrik, Burgosetik, Iruñeatik, Granadatik eta abarretik etorritako lagunak bazegoen gure artean ere. Azkenean plaza kolorezko puxikaz bete da, hitzez bete da, euskararen aintzinako soinuaz inguratu da eta elkartasuna hurbildu gaitu. Jakin badakigu Euskararen Eguna egunero dela, baina Valentzian bizi izan duguna ematen digu indarra urteko beste 364 egunetan euskaraz bizitzeko, bai familiarekin, bai lagunekin, eta bai gure ikasleekin. Gora euskara, gora hizkuntz guztiak. Hitz dezagun haiek biziarauteko! Dia Internacional de l´euscar València 3 de desembre Un cop més celebrem el Dia internacional de la llengua Basca. Enguany de nou amb l'activitat Euskaldunitza't, el lloc de la celebració la plaça del Pilar, al barri de Velluters. El nostre objectiu és sortir al carrer i apropar l´euscar al veïnat, donant a conèixer aixina la nostra llengua i la nostra cultura. Durant l'activitat s´explica a la gent que és el dia de l´euscar i se´ls convida a dir alguna cosa en aquesta llengua, per descomptat els oferim traducció immediata. Després se'ls convida també a escriure les seues frases o paraules en globus, a llegir-les davant de la càmera i a penjar-les per la plaça. Apareix la creativitat, la sorpresa,l'alegria o la curiositat. La Plaça és plena d´euscar. La majoria de les que participen són de València però també s'apropa gent d'altres llocs, Burgos, Iruñea, ​​Granada. Finalment, la plaça s'ompli de globus de colors, plena de paraules, de sons i solidaritat que envolten l'antiga llengua basca. Tenim molt clar que tots els dies són el dia d´euscar, ho sabem, però el que vam tindre a València el passat 3 de desembre ens dóna la força per a viure l'idioma els altres 364 dies de l'any. Visca l´euscar, visquen totes les llengües!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak