40 euskal preso baino gehiago daude kartzelan euskara ikasi nahian

2020-01-14
Euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketen artean euskara ikasteko jasotzen dituzten trabak daude. Egun 40 ikasletik gora daude, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) laurdena, eta euren irakasleek espetxeratutakoak HABEko ikasle ofizial gisa onartzea eskatzen dute. HABE, bestalde, Espetxe Zuzendaritzarekin harremanetan dago eta eskakizunak Gasteizko parlamentuaren gehiengoaren babesa jaso du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
256
urtea
5400