Erein, landatu, zabaldu (En Tol Sarmiento feat Ines Osinaga)

2021-01-29
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/Ym1Na-UIxoo Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Abestiaren letra, Joseba Sarrionandiak egin du. Finantzek, gerrek, negozioek Mundua dute trabatu. Nekazarion bizimodua Ez zaigu gutxi kaltetu. Gauzak hobeto egin ezean, Bizi ere ozta-ozta. Atzoko haziek gaurko fruituak: Gaurko haziek biharko uzta. Ereinez gero elkartasuna Bilduko dugu onura. Landatuz gero berdintasuna Zabalduko da kultura. Denontzat lana, denontzat jana, Denontzat askatasuna! Planeta hau dugu etxe bakarra, Suntsituz gero akabo. Lurra artatu ezik lasterka Martera joan beharko. Gauzak hobeto egin ezean, Bizi ere ozta-ozta. Atzoko haziek gaurko fruituak: Gaurko haziek biharko uzta. Ereinez gero elkartasuna Bilduko dugu onura. Landatuz gero berdintasuna Zabalduko da kultura. Denontzat lana, denontzat jana, Denontzat askatasuna! Batzuk aberats, gehienak pobre: Nekazarien kondena. Baina mundua hobea egiten Egingo dugu guk lana. Ereinez gero elkartasuna Bilduko dugu onura. Landatuz gero berdintasuna Zabalduko da kultura. Denontzat lana, denontzat jana, Denontzat askatasuna! Ereinez gero elkartasuna Bilduko dugu onura. Landatuz gero berdintasuna Zabalduko da kultura. Denontzat lana, denontzat jana, Denontzat askatasuna! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak