Euskaragileak, lan munduaren euskalduntzean egile eta eragile

2020-07-10
Euskaragileak proiektua 2015ean jaio zenetik lanean aritu dira batzordea osatzen duten enpresak. Euskaragileek, eredu izateaz gain, eragile aktibo ere izan nahi dute eta eragite horretarako zenbait tresna sortzen jardun dute. Horren adibide dira beste enpresa batzuentzat eredu izan nahi duten dokumentu hauek: hornitzaileei bidaltzeko gutun-eredua; langile berrien harrera-plan eredua; eta hezkuntza zentroen eta enpresen arteko hitzarmen-eredua. Bai Euskarari Elkarteak du Euskaragileak proiektua sustatzearen ardura eta enpresa hauek osatzen dute batzordea: Cikautxo, Batz, Danobat Group, Eika, Elay, Elkar, Fagor Taldea, Goizper Group, IMH, Irizar, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak