RUPER ORDORIKA - JOAN SOSEGUZ

2018-11-06
Bakarkako lan berri hau ahots eta gitarraren laguntza finarekin soilik moldatua da. Azken urteotan Ruper Ordorikak zuzeneko emanaldietan jorratu duen esperientzia gustagarriaren ondorio da, horrelako kontzertuetan giro ezin aproposagoa sortzen baita kantuaren jario naturalaz ohartzeko; eta kantuek, bailaratik behera bere bidea irekitzen doazen errekastoak balira bezala, tematsu egiten dute aurrera, euren oihartzunarekin gure mundu txikia biltzen dutela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak