San Andres jaietako egitaraua bertan behera laga du Udalak

2021-11-23
Eibarko Udalak San Andres jaietako egitaraua bertan behera lagatzeko erabakia hartu du, gaur eguerdian eman duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez. “Erabaki gogorra eta zaila izan da, baina arduraz jokatu behar dugulako hartu dugu”, adierazi du Jon Iraola alkateak. Horrela, hilaren 27, 28, 29 eta 30erako aurreikusita zeuden ekitaldiak ez dira egingo, eta jaien inguruan egingo den ekitaldi bakarra azaroaren 25eko San Andres Bertso jaialdia izango da. #Sanandresak #SanAndres #jaiak #Eibar #pandemia #COVID19 #koronabirusa
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak