Bertsozale mugimendua kulturgintzan - Igor Elortza Aranoa

2020-07-09
Kulturgintzan eta euskalgintzan eragitea da Bertsozale Elkartearen asmoa, bertsolaritzaren geroratzea kulturgintzaren eta euskalgintzaren geroratzeari loturik baitago. Euskarazko kultur adierazpide gisa, kultur sorkuntzan, eragiletzan eta diskurtsoan indar gehiago jartzea da Elkartearen nahietako bat. "Ez da non gauden eta nora joan nahi dugun bakarrik. Geure burua non ikusten dugun eta non ikus gaitzaten gura dugun ere bada. Horregatik erabaki dugu, besteak beste, kulturgintzan indar handiagoa egitea datozen urteetan. Funtzio sozial bat dugulako, eta, beraz, erantzukizuna ere bai". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak