Izurdeen lekua (Mikel Urdangarin)

2022-03-12
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Izurdeen lekua izena du Mikel Urdangarinen azken disko luzeak. Eta honakoa da diskoari izena ematen dion abestiaren bideoklipa. Senak aginduta etorri ziren bisitan izurdeak euskal kostaldera maiatza hasieran, justu Urdangarin lan berria Izango zenarekin aurrera egin ala ez zalantzan zebilenean. Berak ere senari kasu egitea erabaki eta aurki labetik aterako den kantu sorta berriari heldu zion irmo. Ebokazioz beteriko lana, orain arte ibili gabeko paisaiek koloreztatua, gertuko galeren argia daramana bere baitan. Hitzak: 2020ko maiatzean gure uretan haien uretan urratu zuten azal berdea iratzarri zen itsas barea Hor azaldu ziren gure aurretik bizi zirenak ezjakitun ziren gu harriduraz beha ginena haiek zegiten ohiko zuten eran killak ur azpian eta belak aidean ohiko zuten eran nahiz guk ez jakin Zarauzko badian, Ondarrun Atxazpin hor azaldu ziren oin milaka urte bezala azaltzen zirenak ez jakitun ziren, ezer ez zekiten, ez zekiten gutaz ohiko zuten eran, killak ur azpian ta belak aidean itsasargiak bailiran hor azaldu ziren izurdeak itsasargiak bailiran hor azaldu ziren izurdeak hor bihotz oneko piratak, marmoka erraldoiak, kantu zaharretako baleak killak ur azpian ta belak aidean izurdeak ::::: Jarraitu Mikel Urdangarin YouTuben: https://bit.ly/38OGBgs Instagram: https://www.instagram.com/mikel_urdan... Facebook: https://www.facebook.com/MikeUrdangarin Spotify: https://spoti.fi/3kE0bOG Erosi diskoa hemen: https://www.zart.eus/denda/aurresalme... ::::: Zuzendaria: Alphax Argazki zuzendaria: David Herranz Kabuto estudioak egindako bideoklipa. *ZART 2020 ©Mikel Urdangarin http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak