MusikaZuzenean TB #71: Screamers and Sinners + Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa 2019

2019-05-30
00:00 Sintonia eta Sumarioa 01:07 Screamers and Sinners 22:13 MusikaZuzenean Jaialdi akustikoa Hiru dimentsiotan dator aste honetako musikazuzenean telebista saioa! Screamers and Sinners talde gipuzkoarrak psychobilly giroetan datorren "Hypnosia" diskoa kaleratu berri du, eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean bildu gara laukoarekin Bigarren erreportajean MusikaZuzenean Jaialdi Akustikoa izango dugu hizpide. Igande honetan ospatuko da Usurbil herriko Sutegi antzokian eta bertan formatu txikian ibiltzen diren 12 musika proposamen batuko ditugu jaialdi ederrean. Erreportaje txikian bakoitzaren lagin bat ezagutuko dugu!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak