Heriotzaren begiak (Paco Ibañez eta Imanol Larzabal)

2019-04-30
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Xabier Letek musika jarri zion Cesare Paveseren olerki bati; Paco Ibañezek eta Imanolek kantatua: Etorriko da zure soaz heriotza gor, logabe, alhadura zaharren gisa, goiznabarretik gauera alboan dugun ohidura zentzugabe bat bailitzan. Zure begiak alferrikako hitza izanik garraisi mutu, isiltasun oro isil, goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi ispilura begiratuz, ilun, hurbil. Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen! bizitza zarela eta ezereza, guztiontzat du heriotzak soa zorrotz bakar, mutu, leizera jetsiko gera. Urratuko da ezpain hertsien keinua, aurpegi arrotza leihoaren ondoan, usadioen guneak desitxuratuz biluztasuna nagusitzen denean. Zure begiak argi grisaren errainu, mendi ilunen goizorduko izotza, esnatzearen dardara eta ikara kale hutsetik hurbiltzen zarenean. Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen! bizitza zarela eta ezereza, guztiontzat du heriotzak soa zorrotz bakar, mutu, leizera jetsiko gera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak