Zuhaitzak landatzen zituen gizon --- Teatro Gorakada

2022-02-24
Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta. FITXA ARTISTIKOA Egilea: Jean Giono Egokitzapena eta dramaturgia: Jose C Garcia eta Kike Diaz de Rada Zuzendaritza: José C. Garcia Aktorea: Sandra Fernández Agirre Musikaren konposizioa eta eszenako musikaria: Fran Lasuen Ikus-entzunezkoak eszenan: Maialen Magunagoitia Espazio eszenikoa: sorkuntza kolektiboa Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado Irudiak: Maialen Belaustegi Jantziak: Ikerne Giménez Argi-diseinua: Ion Chavez Teknikariak biran: Fermin Izko edo Maitane Serrano Ekoizpena eta banaketa: Teatro Gorakada Administrazioa: Maite Lopez Zuzendaritza artistikoa: Alex Diaz
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak