KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntza I. Beka - BADONen aurrerapena

2023-04-25
Hona hemen BADON* izeneko proiektuaren aurrerapena, KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntza I. Bekaren irabazlea. Ines Osinaga Urizar obraren sustatzaileak azaldu duenez, «opera garaikide» bat. «Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu» baten emaitza dela dio Osinagak, «sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak». Formatuari dagokionez, artistaren esanetan, «interesatzen zaiguna da opera egitura “hackeagarri” bezala dela, etorkizun desiragarri bateko opera posdramatiko bat». Halaber, dramaturgiaz gain, «baliabide bisualak (argia, bideoa), zuzeneko musika (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimendua, literatura eta bertsoak ere izango ditugu BADON* unibertsoa sortzeko». Osinagarekin batera, prentsa agerraldian ere hartu dute parte Ane Abarrategi Zaitegik (Tipi Koop., EKEFIT prozesua eta espekulazio fasearen dinamizazioaren azalpena eman duenak) eta Xanti Agirrezabala Zeberio aktoreak (sorkuntza eta prototipazioaren gaineko azalpena eman duenak). Irudiak: @HamaikaTB
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak