Etxean gaudenoi jarriak (Maddalen arzallus Iñali Gurrutxaga)

2020-03-20
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 1. Koarentenakin hasi ginen herenegun (bis) ta oraindik aurretik horrenbeste egun! Ez dakit martxa honetan zer egingo dugun... Zu ere ni bezala bazabiltza lagun gutxinez bertso hauek kantatu ditzagun! 2. Hogeita lau orduak etxean sartuta (bis) zenbat dira asteko guztiak batuta? Irtengo nintzateke baloia hartuta baina hortxe ondo dago pixkat pentsatuta berak ere atsedena noizbait behar du ta! 3. Atetik irten gabe gaude orain denak (bis) lagunik ezin uki eta hartu nau penak... Baina bukaera du guretzat kondenak ta horrela datozkit galdera zailenak: nola bizi ote dira beti hala daudenak? 4. Hemen gaude txoriak kaiolan bezela (bis) denbora gutxirako dugu, dena dela. Batzuk ospitalera gaixotu ta bela, ez da erraza izango hango pasarela... Gure gelan lagun bat egon zen horrela. 5. Gaixorik jarri zela jada aspaldi da (bis) baina gogoan dugu, begira, begira: nola ospitaletik heldu zen herrira... Orain gaixo daudenei aupa eta biba! Hura sendatu bazen, sendatuko dira! 6. Prestatzen garenean bidai baterako (bis) kotxeko minutuak dira betirako! Gehiago plana bada oso urrutirako! Mundua zein handia den umeontzako, ta aldiz zein txikia birus honentzako! 7. Mundua gaixotu da batekoz besteko (bis) etxea motibo bat al da kexatzeko? Aprobetxa dezagun lasai egoteko bertan ditugunekin tope gozatzeko... Etxerik ez dutenak ez daude hobeto. 8. Hau pasa beharra du sendatu nahi dunak (bis) ta munduan kutsatu gutxi nahi ditunak nahiz ta orduak izan geldoak, astunak, buelta emango diogu, izan zentzudunak, laster gara kalean, animo lagunak!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak