Fito Rodriguez (Idazlea): "[Txillardegik] irauli egin zuen ikuspegi abertzalea"

2020-01-15
https://www.hamaika.eus/ | Duela 8 urte hil zen Txillardegi, eta Fito Rodriguez idazlearekin gogoratu dugu bere figura: "Berari zor diogu iraultza", nabarmendu du. "Euskararen politizazioa zor diogu berari, eta horrekin batera, herri hau arrasto berri batean jarri ahal izatea; beraz, iraultza zor diogu". Nabarmendu du irauli egin zuela "ikuspegi abertzalea": "Berak esaten zuen euskara dela euskaldunon aberria, eta ez arrazaz kontsideratu daitekeen ezer; beraz, irauli egin zuen iksupegi abertzalea eta bideak jarri zituen iraultza hori egin ahal izateko".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak