Juan Diegok bere "New Style" Osakidetzara eramango du?

2018-11-22
Juan Diegok EITBn ezarri nahi izan zuen "New Style" Osakidetzan inposatzea lortuko al du? Juan Diego Zuzendari Kudeatzaile zela EITBk 40.000€ gastatu zituen autopromozio bideo hau ekoizten. Helburua komunikabide publikoan ezarri asmo zuen kudeaketa eredu berria zabaltzea zen. Bideoa hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) Youtuben argitaratu bazen ere, barne zirkuluetatik ez zuen ateratzea lortu. Ez dugu begi onez ikusten Osakidetza zuzentzeko ardura pertsonaje honi eman izana. Izan ere LABek Juan Diegori jarri zion kereilan frogatuta gelditu zen bezala, honek arau-hauste administratiboa egin zuen. EITBko Zuzendari Kudeatzaile eta EITBren kontrata zen VILAU MEDIA enpresako Zuzendari karguak batera betetzen zituen une batean, kiebrara zioan VILAUrentzat 700.000€ko kreditua eskatu zuen, EITB bera abalista bezala eskainita. VILAUk porrot egin eta EITB arriskuan utzi zuen abala exekutatu zenean. Osakidetzako zuzendari berria aurkezten digun bideoa berreskuratzea lortu dugu. Bera lagunduz ezagun egiten zaigun jende ospetsua ere agertzen da: Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria, Manu Castilla, Mikel Agirre eta Julian Beloki, EITBko G6 zelakoa osatzen zutenak. Ikusi eta zeuk atera ondorioak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak