19/10/14 Usurbil Kataluniarekin: "Seguim amb vosaltres"
2019-10-14
Espainiako Auzitegi Gorenak 100 urteko espetxealdiarekin zigortu ditu, 2017ko urriaren 1ean Kataluniako herriari bere etorkizunaz erabaki ahal izateko hitza ematea ahalbidetu zuten 12 buruzagi independentista. Epaia salatu eta Kataluniako herriari babesa adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin da 2019ko urriaren 14an Usurbilgo Mikel Laboa plazan, Gure Esku Dago Usurbilek deituta.