Euskaraldia 2020 Esteribarren, ezagutu ariguneak!

2020-10-22
2020ko Euskaraldia laster abiatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala honetan, Esteribarko belarriprest eta ahobiziez gain, ibarreko hainbat entitatek ere parte hartuko dute aurten. Barne ariguneak zein kanpo ariguneak sortu dituzte, kanpora begira zein barnera begira euskaraz lasai aritzeko espazioak. Zeintzuk diren ezagutu nahi? Esteribarko Euskara Batzordeak eginiko bideoa duzue honakoa, ikusi eta zabaldu! Esteribarren euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egin dezagun! #euskaraldia
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak