11 Iritsiko Da (Harresien Gainetik)

2017-12-12
Dispertsioaren distantzian errepresioaren hozkadak. Injustiziak makilduak sentimenduen amildegian. Preso han dago, gaixorikan dago. Preso han dago, leihatilatik begira. Preso han dago, sorterriari begira. Nork hausten ditu botilak harresien gainean herdoildutako haginak ereiteko. Nork olioztatzen ditu txaboletako zerrailak horren gutxi zabaltzeko. Akaso ez dira albiste aspaldi amataturiko sutearen azken ondarrak baizik. Aberria zer urrun eta zer ez deus barrotez estaliriko leihoetan. Nora iritsi nahi dugu edo nori axola, erabaki ahal izan edo ez izan. Zenbat denbora, zenbat hilotz, zenbat malko, zenbat etxe zapaldu behar. Kuzkurtu begiak eta zabaldu, berriz ikusten hasi. Erori lurrera eta altsatu, berriz korri egin. Hautatu nahi duzun bidea ta borrokatu. Heurek hasitakoa guk amaitu behar dugu. Agur ama laister arte aita, animo lagun eta ez etsi amona. Agur ama laister arte aita, gure eguna iritsiko da. Agur ama laister arte aita… Preso han dago, gaixorikan dago. Preso han dago, leihatilatik begira. Preso han dago, sorterriari begira. The Friday's Crew taldearen "Harresien Gainetik" laugarren diskako kanta. Canción del cuarto trabajo titulado "Harresien Gainetik" de The Friday's Crew.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak