Bertso bazkaria konfinamendu garaian

2020-03-31
https://hamaika.eus | Itxialdi garaian ez da plazara ateratzerik, baina bada nor bere etxean kantatzerik. Imajinazioari tiraka, hainbat formatu berri sortu dira egunotan interneten eta horietako bat da “Etxetik etxera online bertso saioak”. Itxialdiak iraun bitartean, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek ostiralero 18:30ean. Unai Elizasuk azaldu duenez, ahal den neurrian, normaltasunari eustea da asmoa. Hala, apirilerako egitarau osoa antolatu dute jada, bertso poteo eta guzti.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak