Ukabil bat airean (Remiren omenaldia)

2017-12-01
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Gaur zortzi urte betetzen dira bihotz bat isildu zela gaur zortzi urte haren taupadak herriarenak direla gaur zortzi urte oroitzen dugu atzo balitza bezela ta zortzi urtez sentitzen dugu oraindik hemen zaudela. Ni ere hala nindoan mundu bidezko baten idean Josune eta zure eskutik utopiara bidean baina bidetik harago joan zinen hegaldi librean utzi gintuzun, hankak lurrean. Eta geroztik itxi gabeko zauriak dauzkagu nonah ez badigute gure aitortza eraikitzen uzten lasai goitik agintzen nahiz erraza den amorrurik ez dela nahi nire gosean nik agintzen dut nire tristuran ere bai. Libre hautatu nahi dugulako non eta nola negar egin gure egia ta memoria ez tratatzeko desberdin herri bezela segiko dugu mina bihurtzen egi-min isildu diren bihotz guztien justizia egin dedin. Gaur ere hala darraigu mundu bidezko baten idean zuen ametsei pausoak gehituz utopiara bidean iparrorratz bat ikusten dugu zuen hegaldi librean segiko dugu, hankak lurrean ta ukabil bat airean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak