Datorren maiatzaren 31an, Karrikaluzek gala bat ospatuko du Atarrabiako Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan. Bertan euskarak Atarrabian izan duen ibilbideari buruzko dokumentala estreinatuko dugu, Karrikaluzeren 20 urteetako lanean foku nagusia jarri dugularik.
Sari banaketa bat ere egingo dugu eta Atarrabiako herritar oro saritua izan daiteke.