Bide iluna argitzeko nahiean ehundaka lagunek martxa egin dute Iruñeko espetxera

2020-12-19
Espetxera egin den martxa honekin, bi aldarri nagusi batu nahi izan ditu Sare herritarrak: batetik, euskal presoak beren jaioterritik gertuen den espetxeetan, hau da, Euskal Herriko espetxeetan egon behar direla. Bestetik, preso guztiei gradu progresioa aplikatu behar zaiela. "Oraindik ilun den etxerako bide hori argiztatu nahi izan dugu gaur" esan du Sarek. Bide batez, urtarrilaren 9an herriz herri egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
1350