Hau da greba feminista (Arrasateko M8)

2019-03-06
Musika: Olatz Urkia Larrañaga Hitzak: Olatz Urkia Larrañaga eta Maialen Oleaga Nuño Argazkiak: M8 plataformako komunikazio taldea http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music HAU DA GREBA FEMINISTA ETORRI GUREKIN AHIZPA ELKARREKIN SUNTSITZERA SISTEMA KAPITALISTA Sistema patriarkala dela diogu gizonak gizonentzat (hauen alde) dute diseinatu argi dagoena da hau ez dela justu ez zentzuzko, ez pareko, ez orekatu. Nahikoa da nahi dugu orain oihukatu elkarrekin indarrak batuz borrokatu gure bizitza askeak pozik dantzatu lotzen gaituzten kateak guztiz apurtu. HAU DA GREBA FEMINISTA ETORRI GUREKIN AHIZPA ELKARREKIN SUNTSITZERA SISTEMA KAPITALISTA Pentsalari, kirolari edo kantari izan nahi dugun hori aske erabaki trans, bollera, emakume edo trabesti naizen izaki eder hau izaten bizi. Berdintasuna nahi dugu ondo ulertu zuek baduzuela hemen zer jorratu zapaltzaile roletik zaitezte askatu eta elkarrekin dezagun borrokatu. HAU DA GREBA FEMINISTA ETORRI GUREKIN AHIZPA ELKARREKIN SUNTSITZERA SISTEMA KAPITALISTA Zaintza gure lana dela sinestarazi txikitatik hala dela dugu ikasi patriarkatua da honetatik bizi baina guk oraindik ere ez dugu etsi. Zapalketa dela nahi dugu erakutsi ta guztiok borrokara altxa-arazi soldata duina behar dugu irabazi sexismoa, matxismoa guztia hautsi! HAU DA GREBA FEMINISTA ETORRI GUREKIN AHIZPA ELKARREKIN SUNTSITZERA SISTEMA KAPITALISTA Edertasuna horra hor abanikoa barrutik daramagu hori da kontua. Sistema kontsumistak eraikitakoa desegiten gabiltza bada ta ordua. Behar ez duguna erostera bultzatu kontzientzia hartu zirko horrekin bukatu. Berreraiki, jeiki ta ohiturak aldatu gorputza ta Amalurra natural maitatu. HAU DA GREBA FEMINISTA ETORRI GUREKIN AHIZPA ELKARREKIN SUNTSITZERA SISTEMA KAPITALISTA PATRIALKAL TA SEXISTA HOMOFOBO TA MATXISTA! Olatz Urkia Larrañaga Maialen Oleaga Nuño
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
181