Hamen - NEOMAK

2022-04-21
Sufrimendutik idatzitako koplek osatzen dute hurrengo kantua. Hainbeste urtez isilpean igarotako bizipenak letra gordinez osatu eta ahotsa nabarmendu nahi izan dugu; tradizioaren alde iluna zalantzan jarriz eta bizi izan diren erreprimitutako garaiak deskribatuz. HEMEN gaudela oihukatu AMEN egiteari uzteko. HAMEN Alaitz Eskudero Unaue, Amets Ormaetxea Ezpeleta, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe, Leire Etxezarreta Learreta eta Maria Lasa Hilario. SARE SOZIALAK: Instagram: https://instagram.com/neomak_?utm_medium=copy_link Twitter: https://twitter.com/7neomak Facebook: https://www.facebook.com/Neomak-110134448091375/?ref=pages_you_manage EKIPOA: Bideo Grabazioa eta Edizioa: Bideolan Proyectos Audiovisuales @bideolan_oficial Audio Grabazioa: Haritz Harreguy Studio @haritzharreguy Produkzioa: Alejandro “Jimbo” Paez @jimbo_larrata Masterizazioa: Antonio Javier Moreno Makilajea: Ane Lizarralde @anelizarralde.mua eta Amaia Urrestilla @amaiaurrestilla Dantzaria: Garazi Etxaburu Kontratazioa: Airaka @airakamusic LETRA: Soinujoleak plazara datoz oihuez lagunduta nire begiak kriskitinei so zeharo txundituta. Musika ozen, gizonek txalo, ama etxean sartuta kantu alaien atzean hamaika inposaketa ezkutatuta. Musika ozen, gizonek txalo, ama etxean sartuta jaia kondena bihurtu liteke kate astun hauei lotuta. Kanpoan hotz da dagoeneko, eguna itzali da ni bitartean ispiluari parez pare begira. Ilea askatu, gona altxatu ta lotsaz beherantza tira nik zu eder ikusten zaitut baina arauak hala omen dira. Ilea askatu, gona altxatu ta lotsaz beherantza tira pekaturik handiena ote da norberarekiko desira? Pekatuen zamak zenbat irauten du damuaren bidean? Konfesatuko naiz pekatuz pekatu irrintzi bakoitzean. (BIS) Besteentzako egun handia heldu da azkenean amonaren brotxea dirdirka darama bularrean. Bihotza hutsik, barrenak heze, haren begiak parean ez daki nola maitatu behar den lotura baten izenean. Bihotza hutsik, barrenak heze, haren begiak parean bere burua maitatzen sekula erakutsi ez diotenean. Besteentzako egun handia heldu da azkenean amonaren brotxea dirdirka daramat bularrean. Bihotza hutsik, barrenak heze, zure begiak parean ez dakit nola maita zaitzakedan lotura baten izenean. Bihotza hutsik, barrenak heze, zure begiak parean nire burua maitatzen sekula erakutsi ez didatenean. Pekatuen zamak zenbat irauten du damuaren bidean? Konfesatuko naiz pekatuz pekatu irrintzi bakoitzean. (BIS)
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
24