Bieuse elkarteko kideak: “Bikoizketa aliatu bat bezala ikusi behar dugu”

2019-03-29
Aintzane Gamiz eta Aintzane Crujeiras bikoiztaileak dira, eta iragan udazkenaz geroztik Bieuse elkarteko kideak ere badira. Izan ere, EiTBk Zineuskadiren Zinema Euskaraz programako filmak euskaraz bikoizteko deialdi publikoaren ebazpena kaleratu zuen orduan: lehiaketa irabazi zuen enpresak prezioak bota zituen, eta ondorioz, bikoiztaileen lan baldintzak kinka larrian geratu ziren, soldata %12 murriztuta (azken hamar urteetan jaitsiera %35ekoa izan da). Horregatik eratu zuten Bieuse elkartea. 30 bat bikoiztaile bildu dira bertan, eta EiTBrentzako lan egiteari uko egin diote, greba abiatzeko aukerarik gabe. Bada, gure bulegora gonbidatu ditugu bizi duten egoera zehatz azaltzera, eta konponbidea bilatzeko egin dituzten urratsak jakinarazi dizkigute. Baita denboran gehiegi luzatzen ari den auzi honen aurrean dituzten sentipenak ere. www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak