"Arrazoiak soberan", apirilaren 14an gazte altsasuarrak babesteko

2018-01-25
Manifestazioa iragarri dute apirilaren 14an Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko. Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeek egin dute deialdia. Gazteen aurkako epaiketa apirilaren 16an hasiko da eta atarian herriaren babesa izan dezaten elkarretaratze jendetsua espero dute. Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Apirilaren 17tik 27ra bitartean egingo dute ahozko epaiketa. Hain justu, nabarmendu dute, epaiketa egiten denerako, hirurek urte eta erdi emango dutela kartzelan epaituak izan gabe.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak