Garabide - Ikastaldia 2019 - 1. astea irailak 30 - urriak 6

2019-10-08
Garabidek egiten duen hizkuntza lankidetzaren baitako proiektua da Ikastaldi Trinkoa, 10 hizkuntza gutxitutako 16 ordezkari ari dira 2019ko urria Euskal Herrian pasatzen hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan formazio intentsiboa jasotzeko. Programa zein den? 180 eskola ordu, bisita didaktikoak euskararen biziberritzearen protagonistak ezagutzeko (komunikabideak, eskolak, instituzioak...) eta sentsibilizazio ekintzak (hitzaldiak, proiekzioak, mahai-inguruak...) euskal gizartera hurbiltzeko. Funtsean, esperientzia trukea da hizkuntza gutxituen artean, bakoitzak bere biziberritze bidean aurrera egin dezan. Hementxe duzue Ikastaldi Trinkoaren laugarren astean gertatutakoaren berri. Bideoaren egilea: Jon Flores Gehiago jakiteko: - 1. asteko kronika gure webgunean: https://labur.eus/HcCwk - Jarraipena gure blogean: https://www.garabide.eus/blogak/ikastaldi-trinkoa/ - Twitter: https://twitter.com/garabide - Facebook: https://www.facebook.com/garabide.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak